XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) eta berehala B. Teyssedre sartu zen barruan.

Kontzeptual politizatuenetik datozen inguruetan nolabaiteko arrakasta izan du; inoiz contextual-art ere deitu izan zaio. (J. D. R.)

SOFT-EDGE.

Pinturako obra baten ertzen trataera lauso, desdibujatu edo xuabeari ezar dakiokeen deitura, era honetan bera kokaturik dagoen inguru espazialean bat egiten ahalegintzen delarik.

Muga edo ertz bigun esan nahi du, hard-edgek (ertz gogorra) esan nahi duenaren kontrakoa adieraziz.

Claes Oldemburg artista iparramerikarrak soft-sculpture deitu izan die bigundu itxura zuten eta erortzen bezala zeuden bere objektuei.

Soft-edge kontzeptua all-over painting kontzeptuarekin uztartzen da (han tentsio eta interes bisualeko guneak oihalaren gainean uniformeki zabaldurik daude, ikuspegi ilusionistan eta erdiko gunea duten obretan ez bezala).

(J. D. R.)

SOZIOLOGISMO.

Soziologiko deitu ohi zaio arte obrak egoera sozial objektiboen islada bezala edo ideologia jakin batzuren arabera haiek aldatzeko ekintza bezala ulertzen duen metodo kritikoari.

Bai artearen bai arte kritikaren orientabide soziologikoaren jatorria Argikundeko kulturaren izaera laikoan bilatu behar da; arteari helburu erlijiosoa ukatzean, honek gizartera jo eta helburu mundutarrak bilatu beste erremediorik ez du.

XIX. mendean Erromantizismoak aldarrikatu zuen artistak bere garaiko idealetan eta grinetan partaide izan behar zuela baina baita ere kontraesanetan eta istiluetan: baldin XVIII. mendean bere pinturaren bidez Hogarth-ek gizarte-kritika zorrotz bat egin bazuen, XIX.ean Daumier-ek gatazka politiko gogorrean konprometitu zuen bere artea.

Soziologismo kritikoa, lehen une batean, positibismo filosofikoarekin erlazionatu zen: H. Taine-k gizarteko egoeren ondorio edo ispilu bezala argitu zuen artea.

Bere soziologismoak, horregatik, determinista kalifikatiboa hartu zuen, arte obra kanpoko baldintzek determinatua zegoela uste zelako.

Interes sozial zehatzagotik eta ez bakarrik pasibotik dator, joandako mendearen bigarren erdian, J. Ruskin eta W. Morris-en polemika lanaren, teknologiaren eta produkzio industrialaren maila estetiko oso apalaren kontra, hori litzatekeelarik artearen gainbeheraren arrazoi zuzena, ez baitzegoen integratua, antzina urrunean bezala, bere garaiko gizartean.

XX. mendean kritika soziologikoa historiografia marxistaren barrutian garatu zen: artea ez zen gehiago gizartearen ispilu, baina oso loturik azaldu zen istilu ekonomiko, politiko eta erlijioso handiekin.

Horregatik artelana sortu eta dastatzeko baldintza objektiboen ingurura bildu zen batik bat ikerketa: mandatu-emaileak eta erosleak, obren destinoa, merkatua, artisten lan profesionaleko baldintzak, eta abar.

Artearen historia sozialaren ildoak markatu zituen Hauser-ek; Antal, ikerketa jokamolde zuhurren bidez, XV. mendeko arte florentziarraren eta XVIII.ko ingelesaren historiarako ondorio garrantzitsuetara iritsi zen zalantzarik gabe.

Oso gutxitan, ordea, erantzi ditu zeharo ikerketa soziologikoak artearen historiaren alorrean determinismoaren mugak arte obraren genesiaren eta egituraren arazoari ausardiaz aurre egiteko;

sarri artearen historiaren ordez, gizartearen historia artearen bitartez eraikitzera jo ohi da.

Bestalde, oinarritzat obren azterketa zuzena hartu ordez iturburu literarioak hartzen direnez gero, ikerketa, orohar, denek onartzen dituzten balioetara mugatzen da, (...)